Ibilbide luzea | 138 km


 
Ibilbide hau estua da lasterkari ausart eta trebatuenentzat. Goranzko desnibel positiboa 3.167 metrokoa da, eta 3.160 metro egiten ditu beherantz.
Oso proba erakargarria da; Eugi igaro eta Kintoa-Alduide oihanaldea zeharkatu ostean, EUGIKO ARMA-FABRIKA ZAHARRA AURKITUKO dugu, Urkiagako lepoa igo baino lehen. Gero, Frantzian jada, behera egingo dugu Esnazun zehar, eta Urepele herri ederreraino.
Hortik abiatuta, Lindusko mendate gogor baina bereziari helduko diogu; toki pribilegiatua da, eta estrategikoa hegaztien migraziorako. Adi egon behar dugu Ibañetako gainerainoko jaitsieran, eta ondoren, beherantz jarraituko dugu luze Arnegira heldu arte, Luzaide-Valcarlos igaro ostean.
Arnegitik bertatik aurrera, Pirinioetako mehaka gogorrenetako batera igotzen hasiko gara, batik bat Beillutitik igoz gero; gure asmoa hori lehen edizio honetan sartzea zen, baina ez da posible izan bide-zoruaren egoera txarragatik.
Ondarolletik igoko gara, aldapa gogorrak nolabait arinduko dituzten ametsezko paisaia batzuetan zehar. Arnostegiko mehakara helduko gara gero, eta han, eguraldia lagun badugu, Urkuluko mendi dotorea ikusiko dugu, erromatar dorrea eta guzti.
Azpegiko leporaino jarraituko dugu; ipar isurialde honetan, leuna, laburra eta jasangarria dugu. Ganadua eta cromlecha batera dauden zelai horietatik, Orbaizetako ARMA-FABRIKA historikora jaitsiko gara. Jarraian, jaitsiera leun bati ekingo diogu Irati ibaiaren ondoan, Orbaran zehar eta Ariberaino.
Helmugara heltzeko 30 km falta direnean, zenbait toki zeharkatuko ditugu: Garralda, Aurizperri, Mezkirizko mendatea, Bizkarreta... Azkenean, probako azken igoerari helduko diogu Erroko gaineraino, eta handik, 5 km-ko jaitsiera bihurgunetsua egingo dugu, Zubiriko helmugako baltsamoa doi-doi ukitzeko. Han, arreta osoa izango dugu zain, indarrak batzeko.
 

Ekitaldiaren antolakuntza

 
 

Helbide teknikoa

 
 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies