Ibilbide laburra | 62 km


 

Ibilbide nagusian bezala, honetan ere bide bera jarraituko zaio Urepeleraino.
Goranzko desnibel positiboa 1.236 metrokoa da, eta jaitsiera, berriz, 1.369 metrokoa da. Batetik, ibilbide hau paisaia paregabeen erakusleiho bat da, eta bestetik, Sorogaingo mendateko azken metroak gainditzeko erronka dakar, aldapa gogorrak izango baititugu zain. Hala ere, Urepeleko herri erosora heldutakoan, errepide estu bat agertuko zaigu aurrean, baserrien artean sigi-saga, gorantz atsedenaldi txikiekin, harik eta Aztakarriko mendi-lepoko aldapa gogor-gogorretara iritsi arte..
Hantxe, Sorogaingo bailara ederra agertuko zaigu, Nafarroako Pirinioetako zeharkako bailara bat. Dena den, nabarmentzekoa da arreta handia ipini behar dela jaistean, N-135 errepidearekiko bidegurutzeraino, kanadar pasabideak topatuko ditugu eta. N-135 errepidera iritsitakoan, Bizkarreta igaro eta, azkenean, probako azken igoerari helduko diogu Erroko gaineraino, eta handik, 5 km-ko jaitsiera bihurgunetsua egingo dugu, Zubiriko helmugako baltsamoa doi-doi ukitzeko. Han, arreta osoa izango dugu zain, indarrak batzeko. Laburbilduz, ibilbide erakargarria eta atsegina izango da, denok egiteko moduko kilometro-kopurua duena, eta txirrindularitza-zaleei gozaraziko diena.
 

Download_Track
Download_Ruta

Ekitaldiaren antolakuntza

 
 

Helbide teknikoa

 
 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies