Pribatutasun-politika

esEspañol euEuskara frFrançais

Datu pertsonalen trataera

ATDC Zaldikorenak dira (aurrerantzean, titularra) nola dearmastomar.es hala dearmastomar.com (aurrerantzean, web-orria). Jabearen helbidea hau da: Amorruaren zubia kalea, 1, 31630 Zubiri, Nafarroa (Espainia) da. Haren IFK/IFZ G31895147 da; telefono-zenbakia, 670 740 180; eta posta elektronikoa, secretaria@roncesvalleszubiri.com. Halaber, hemen dago inskribatuta:

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (LOPD) xedatutakoari jarraitzeko, aditzera ematen dizugu web-orriko edozein inprimaki elektroniko betetzean ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta informazioa ATDC Zaldiko titularra den izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean jasoko direla. Era berean, De Armas tomar eta Orreaga-Zubiri lasterketan izena eman baduzu (Santiagoko bidea) rockthesport.es web-orriaren bitartez, jakin ezazu informazio hori lasterkarien fitxategian ere jaso dela eta bi enpresena dela (ATDC Zaldiko eta Rock the Sports). Bi helburu ditu: batetik, administratiboa; eta bestetik, probako parte-hartzaileekin harremanetan egotekoa.

Lortzen diren datuak honako xede hauetarako erabiliko dira: izena eman duten web-orriko erabiltzaileekin harremana hastea, kontaktu komertziala izateko; web-orria kudeatzea, estatistikak prestatzea eta segmentazioa egitea. Erabiltzaileak berariaz baimentzen ditu gure zerbitzuen eskaintza eta prestazioa: lasterketari edo Zaldikok antolatutako beste ekitaldi batzuei buruzko informazioa, eskatutako zerbitzua behar bezala emateko, besterik ez.

Zaldikok hitz ematen du datu pertsonalak ez dizkiela adieraziko ez lagako ekitaldian parte hartzen duten hornitzaileei edo babesleei, ezta hirugarrenei ere.
Izena eman duen erabiltzaileak web-orriko argitalpenak eta komunikazio komertzialak jaso ahal izango ditu zuzenean, eta berariaz baimenduko du hori. Halaber, erabiltzaileak edozein unetan utzi ahal izango dio aldian behingo komunikazio komertzialak jasotzeari; horretarako, mezu bat idatzi behar du secretaria@roncesvalleszubiri.com posta elektronikoko helbidera, eta horren berri eman.

Titularrak du fitxategi bakoitzaren gaineko erantzukizuna, eta hitz ematen du datuak ez dituela erabiliko horiek bildu ziren helburua ez den beste baterako, eta ez dizkiela hirugarrenei legez kanpo lagako. Orobat, hitz ematen du datuak konfidentzialtasunez tratatuko dituela eta segurtasun-neurri teknikoak edo antolakuntzakoak hartuko dituela, datu horiek ez ditzan inork tratatu edo eskuratu baimendu ez den moduan, datuak babesteari buruzko indarreko araudian finkatuta dagoen moduan.

Baliteke baldintza hauek aldatzea. Indarrean sartu baino zazpi egun lehenago, erabiltzaileari aldaketen berri emango zaio posta elektronikoko mezu baten bidez edo web-orrian ohar bat argitaratuz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure legezko oharra.

ARCO eskubideak
Erabiltzaileak doan gauzatu ahal izango ditu datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak (ARCO eskubideak), legeetan aurreikusitako baldintzetan. Horretarako, posta elektronikoko mezu bat bidali behar da secretaria@roncesvalleszubiri.com helbidera. Hartan, izen-abizenak adierazi behar dira, eta NANaren fotokopia bat erantsi. Orobat, gutun bat bidal dezakezu gure helbidera (gorago adierazi da).

esEspañol euEuskara frFrançais

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies