Cookieak erabiltzeko politika

esEspañol euEuskara frFrançais

Cookieak erabiltzeko politika

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legeko 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, web-orrian datuak biltegiratu eta berreskuratzeko gailuak (cookieak) erabiliko dira erabiltzaileak horretarako baimena ematen badu soilik, web-orrira lehendabizikoz sartzean nabigatzailean ateratzen den leihoan adierazten denarekin eta erabiltzaile orok ezagutu beharreko gainerako baldintzekin bat etorriz.

Gure cookien politikaren xedea da cookieak nola erabiltzen ditugun, cookien helburua zein den eta erabiltzaileak horiek kudeatzeko dituen aukerak zein diren ulertzen laguntzea. Argitaratutako politika hau aldian behin eguneratzen da.

Erabiltzaileek une oro eskuratu dezakete informazio hau, web-orriko “Pribatutasun-politika eta cookien politika” estekaren bidez. Erabiltzaileek cookieak onartzeari buruzko lehentasunak alda ditzakete nabigatzaileko aukeren bitartez. Informazio gehiago aurkituko duzu “Cookien konfigurazioa aldatzea” atalean.

Zer aukera ditut?

Hona hemen zer ekintza dauden aukeran:

Cookieak onartzea: dendako edozein orrira sartzean, oharra ez da berriro agertuko.

Ezer ez egitea: web-orrian zehar, oharra beti agertuko da. Nabigatzen jarraituz gero, ulertuko dugu cookien erabilera onartzen duzula.

Cookien konfigurazioa aldatzea: web-orriko cookieak ezabatu ahal izango dituzu, eta nabigazioaren konfigurazioa aldatu. Hala ere, cookien oharra agertuko da web-orrira berriz sartzean.

Zer da cookie bat?

Cookie esaten zaio web-orri batek erabiltzailearen nabigatzailean biltegiratzen duen testu-fitxategi txiki bati. Cookiek web-orrien erabilera eta nabigazioa errazten dituzte, eta funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako, abantaila ugari baititu zerbitzu interaktiboak emateko.

Adibidez, erabiltzailearen saioa kudeatzeko erabiltzen dira (hala, pasahitza ez da hainbestetan idatzi behar izaten), edota web-orriko edukia lehentasunetara egokitzeko, besteak beste.

Cookieak erabilgarriak dira web-orriak zure bisita gogoratu egiten duelako horra itzultzen zarenean. Eskuarki, cookietan informazio teknikoa biltegiratzen da: lehentasun pertsonalak, edukiak pertsonalizatzea, erabileraren estatistikak, estekak sare sozialetara, erabiltzailearen kontuetarako sarbidea, etab.

Cookien helburua web-orriaren edukia zure profilera eta beharretara egokitzea da; hartara, cookierik ez balego, edozein web-orrik ematen dituen zerbitzuak nabarmen eskasagoak izango lirateke. Informazio gehiago nahi baduzu cookiei buruz (zer diren, zer biltegiratzen den haietan, nola ezabatu, desaktibatu, etab.), jarraitu irakurtzen.

Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Cookie_%28inform%C3%A1tica%29

Cookien erabilerari buruzko Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren gidan, cookie-moten berri ematen da.

Zer cookie-mota erabiltzen ditugu?

1.- Nork kudeatzen dituen aintzat hartuta:

Cookie propioak: nabigatzailera bidaltzen dira gure ekipoetatik edo web-domeinuetatik, eskatutako zerbitzua bertatik ematen da eta.

Hirugarrenen cookieak: zure nabigatzailera bidaltzen dira guk kudeatzen ez dugun ekipo edo web-domeinu batetik; aldiz, erakunde kolaboratzaile batek kudeatu ohi du (Google Analytics, adibidez).

2.- Zenbat denbora dauden aktibo aintzat hartuta:

Saioko cookieak: horrelakoak zure nabigatzaileko cookien artxiboan egoten dira web-orritik atera arte; hortaz, ez da bat bera ere gelditzen zure gailuan.

Cookie iraunkorrak: horrelakoak zure gailuan egoten dira eta gure web-orriak irakurtzen ditu sartzen zaren bakoitzean. Cookie horiek funtzionatzeari uzten diote data jakin batetik aurrera.

3.- Helburua zein den aintzat hartuta:

Cookie teknikoak: nabigazioa eta web-orriaren funtzionamendua hobetzen dituzte. Pertsonalizatzeko cookieak: horrelakoek zerbitzua aurrez zehaztutako ezaugarri batzuekin eskuratzeko aukera ematen dute, zenbait irizpideren arabera. Esate baterako, web-orriko hizkuntza hautatzeko balio dute.

Analisiak egiteko cookieak: horrelakoen bitartez, zerbitzuaren zer erabilera egiten den neurtu eta azter daiteke estatistikoki. Adibidez, web-orrira nor sartzen den jakiteko balio dute.

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren irizpideei jarraikiz, informazio xehea emango dugu web-orri honetako cookien erabilerari buruz, ahalik eta zehatzenen emateko horren berri.

Web-orri honetan, honako cookie propio hauek erabiltzen dira:

  • Saioko cookieak, blogean iruzkinak idazten dituzten erabiltzaileak gizakiak direla ziurtatzeko, eta ez aplikazio automatizatuak. Hala, aurre egiten zaio spamari.

Web-orriko cookie propioak:

 

Izena

Noiz iraungi

Helburua

uvc

1 egun.

Web-orriko edukiak sare sozialetan hedatzea Addtoany bitartez, eta web-orriko analisia egitea Google Analytics bidez. Cookie hauetan, erabiltzaileen jardunari buruzko informazioa biltzen da, ez haien identifikazio pertsonalari buruzkoa. Bisiten jatorriari buruzko informazioa, hitz gakoak, erabilitako nabigatzailea, etab.

__utma

2 urte.

__utmb

30 minutu.

__utmc

saioan

__utmz

_ga

_gat

6 hilabete.

2 urte

10 minutu

ipinfo

6 hilabete.

Publizitate analitikoa Media6degrees.

Cookietan erabiltzaileei buruzko informazioa biltzen da sare sozialen botoia sakatzean, web-orriko edukia elkarbanatzeko.

clid

6 hilabete.

acs

6 hilabete.

 

Gure domeinuan zerbitzuak ematen dituzten hirugarrenak:

Addtoany. Zerbitzua addtoany.com eta static.addtoany.com web-orriek ematen dute, erabiltzaileek web-orrietako informazioa sare sozialetan hedatu ahal izan dezaten aise. Informazio gehiago:  http://www.addtoany.com/privacy

Google Analytics. E

Google Inc. enpresaren software-aplikazio bat da web-orriak aztertzeko. Erabiltzen diren cookietan, erabiltzaileek web-orrian egiten duten nabigazioari buruzko datu anonimoak biltzen dira, bisiten jatorria, web-orrira eginiko bisita-kopurua, erabilitako hitz gakoak, eta beste datu estatistiko batzuk jakiteko. Informazio gehiago: http://www.google.com/analytics/

Web-orri honetan Google Analytics erabiltzen denez, baliteke Googlek beste cookie batzuk instalatu izana. Googlen Chrome nabigatzailea erabiltzen baduzu, litekeena da hurrengo estekan aipatzen diren cookieak zure ekipoan egotea jada. https://www.google.com/policies/technologies/types/

Media6degrees. Enpresa honek online publizitatea aztertzen du sare sozialen bitartez. Erabiltzaileek web-orrian gauzatzen duten jardunaren gaineko informazioa biltzen du, publizitatea xede. Informazio gehiago: http://media6degrees.com/privacy.php. Sare sozial bakoitzak bere cookieak erabiltzen ditu, zuk “Atsegin dut” edo “Partekatu” sakatu ahal izateko.

Cookien konfigurazioa aldatzea.

Web-orriko cookieak mugatu, blokeatu edo ezaba ditzakezu nabigatzaileko lehentasunak konfiguratuta. Era berean, nabigazio pribatuko aukera aktibatu dezakezu, nabigatzaileak historiala, pasahitz sekretuak, cookieak eta sartzen zaren web-orrietako gainerako informazioa biltegiratzeari uzteko.

Nabigatzaile bakoitzak cookien bere konfigurazioa du; “Laguntza” aukeran nola egin ikusiko duzu. Nolanahi ere, hona hemen nabigatzaile nagusietako zuzeneko estekak:

InternetExplorer
FireFox
Chrome
Safari

Bukatzeko, hartu kontuan cookieak blokeatuz gero web-orri osoari edo funtzionalitateren bati eragingo diola, beharbada.

Beste ohar batzuk

Web-orri honek eta haren legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik izango cookien politika honetan aipatzen diren hirugarrenek izan ditzaketen pribatutasun-politiken edukiaren zein egiazkotasunaren gainean.

Web nabigatzaile deritzen tresnek cookieak biltegiratzen dituzte, eta bertan gauzatu behar da cookieak ezabatu edo desaktibatzeko eskubidea. Web-orri honek eta haren legezko ordezkariek ezin dute ziurtatu aipatu diren nabigatzaile horiek cookieak zuzen edo oker erabiliko dituztenik.

Zenbaitetan, cookieak instalatu behar izaten dira nabigatzaileak ez dezan ahaztu cookieak ez onartzea erabaki duzula.

Google Analyticsen cookien kasuan, enpresa horrek AEBn dauden zerbitzarietan biltegiratzen ditu cookieak, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartu du, sistemaren funtzionamendurako beharrezkoa denean edo legeak horretara behartzen duenean izan ezik. Google-en arabera, ez du IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresak bat egin du portu seguruko akordioarekin, eta horren arabera ziurtatu egiten da transferitutako datu guztiak Europako araudiari jarraitzen dion babes-maila batekin tratatuko direla. Horren gaineko informazio xehea nahi izanez gero, jo esteka honetara.

Googlek cookieak nola erabiltzen dituen jakin nahi izanez gero, jo beste esteka honetara.

Cookien politika honi buruzko zalantzarik baduzu edo kontsultaren bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan dagokion atalaren bidez.

esEspañol euEuskara frFrançais

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies