Legezko oharra

esEspañol euEuskara frFrançais

1. Web-orriaren jabearen identifikazioa eta harremanetarako datuak.

ATDC Zaldikorenak dira (aurrerantzean, titularra) nola dearmastomar.es hala dearmastomar.com (aurrerantzean, web-orria). Jabearen helbidea hau da: Amorruaren zubia kalea, 1, 31630 Zubiri, Nafarroa (Espainia). Haren IFK/IFZ G31895147 da; telefono-zenbakia, 670 740 180; eta posta elektronikoa, secretaria@roncesvalleszubiri.com.

Jabearen beste datu batzuk:

Merkataritza Erregistroko inskripzioaren datuak:

 

2. Aplikazio-esparrua

Titularraren web-orrian nabigatzeak erabiltzaile-izaera eta legezko ohar honetan adierazitakoa goitik behera onartzea dakar.

3. Adina.

Gure web-orrian, erregistroa hemezortzi (18) urtetik gorakoentzat da. Hartara, 18 urtetik beherako norbait erregistratu dela hautemanez gero, kontua zuzenean ezabatuko da.

4. Jabetza intelektuala edo industriala.

Web-orriko edukiak (adibidez, testuak, irudiak, grafikoak edo iturri-kodea) jabetza intelektual edo industrialerako eskubideek babestuta daude.
Hala, esate baterako, eduki horiek ezingo dira erreproduzitu edo eraldatu titularrak baimena aldez aurretik eta modu esplizituan ematen ez badu. Erabiltzaileek edukiak eskuratu ditzakete eta kopia pribatu baimenduak egin, baldin eta erreproduzitutako elementuak gerora hirugarrenei lagatzen ez bazaizkie, edo sareko zerbitzarietan instalatzen ez badira, edo modu batera edo bestera ustiatzen ez badira.

5. Web-orria erabiltzeko arau arruntak.

Erabiltzaileak hitz ematen du web-orria arau hauei jarraituz erabiliko duela:

  • Ez ditu komunikazio komertzialak argitaratuko web-orriaren bitartez.
  • Ez du beste erabiltzaile batzuen edukia edo informazioa bilduko.
  • Ez du inolako birus edo asmo gaiztoko koderik kargatuko.
  • Beste erabiltzaileei ez die saioa hasteko informazioa eskatuko, ezta beste norbaiten kontuan sartu ere.
  • Ez die beste erabiltzaileei enbarazu egingo, ez du inor beldurtu edo jazarriko.
  • Baldintza hauekin eta Espainiako ordenamendu juridikoarekin bat, ez du legez kontrako edo asmo txarreko ekintzarik egingo web-orrian, ezta ekintza diskriminatzailerik ere.
  • Ez du kontuaren segurtasuna kolokan jarriko duen ezer egingo, bereziki pasahitzari begira. Hartara, zerbait gertatzen bada, horren berri emango du. Horra hor zer alderdiri erreparatu halakoetan: pasahitza, kontua, datuen konfidentzialtasunaren urraketa, edota datuen segurtasunean hautemandako arriskua edo mehatxua.

Edukiren batek, titularraren irizpideen arabera, legezko ohar honetan jasotako arauren edo betebeharren bat hausten badu, eduki hori ezabatu edo zerbitzua bertan behera utzi ahal izango du.
Arau komunitario edo baldintza hauei buruzko kontsultarik egin nahi izanez gero edo zerbait argitu behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan e-posta bidez.

6. Estekak eta erantzukizunaren mugak.

Hiperesteka bat txertatzeak ez du inola ere esan nahi titularraren eta dagokion web-orriaren jabearen artean harremana dagoela, eta orobat, ez du esan nahi titularrak web-orri horretako edukiak edo zerbitzuak onartu eta ontzat ematen dituenik. Norbaitek hiperestekaren bat jarri nahi badu, titularrari baimena eskatu beharko dio aldez aurretik, eta idatziz. Edonola ere, hiperestekak gure web-orriko hasierako orrira soilik bideratuko du. Era berean, ezingo da faltsua, zehaztugabea edo okerra den ezer adierazi titularrari buruz, ezta legez kontrako edukiak jaso ere, ohitura egoki eta ordena publikoaren aurka doazenak.

Titularrak ez du bere gain hartuko erabiltzaile bakoitzak web-orriko materialei ematen dien erabileraren gaineko erantzukizuna, ezta horiek oinarri hartuta jokatzen duen moduaren gainekoa ere. Web-orriko edukia orokorra da, eta informazioa ematekoa baino ez.

Dendako erabiltzaileek hirugarrenen web-orrietara jotzen badute edozein estekaren bitartez, titularrak ez du erantzukizunik izango web-orri horien edukiaren edo funtzionamenduaren gainean.

Ordenamendu juridikoan jasotako mugen barruan, titularrak ez du erantzukizunik hartuko bere gain birus batek eragindako kalteen eta legez kontrako publizitatearen gainean, ezta jabetzarako, ohorerako eta intimitaterako eskubideak urratzen dituzten hirugarrenen jarduketen gainean ere.

Erabiltzaile batek edo hirugarren batek uste badu web-orrian legez kontrako zerbait dagoela, horren berri eman beharko dio titularrari, identifikatzeko datuetan agertzen den e-postako helbidera idatziz. Hartara, bere burua identifikatu beharko du, eta salatzen duena zehatz-mehatz adierazi.

7. Pribatutasuna

Web-orrian datu pertsonalak bilduko dira; titularrak izango du horien gaineko erantzukizuna, eta konfidentzialtasun zein segurtasun osoz tratatuko ditu. Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu gai hori berariaz jorratzen den orrian.

9. Cookien erabilera.

Web-orri honetako cookien politika eskura dago irakurri ahal izateko.

8. Legeria aplikagarria, gai eztabaidagarriak bideratzea eta foro eskumenduna.

Web-orriaren erabilera Espainiako legeriaren pean dago. Web-orriaren erabilera dela-eta eztabaidarik sortzen bada, titularraren egoitza soziala dagoen udalerriko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren menpe baino ez da egongo, indarreko araudian edo jokabide-kodean beste fororik finkatzen ez bada behintzat.

esEspañol euEuskara frFrançais

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies