Oinarrizko informazioa

Noiz

2018ko maiatzaren 19a

Non

Zubiri 8:30etan

Ibilbidea

luzea, 138 km; laburra, 62 km

Helmuga

Zubiri

Izen-emateak

Izen-emateak: 20 € (federatuak) / 25 € (federatuta ez daudenak)

De Armas Tomar ez da beste lasterketa soil bat, baizik eta asmo handiko proiektu bat, mugaz gaindikoa ere badena; hartan, kirolak, kulturak eta turismoak egiten dute bat, lurraldeko lankidetza indartzeko, argi eta garbi.

Asmoa Pirinioetako eremu eder-eder bat bultzatu eta biziberritzea da, urte luzeetan bazter gelditu dena inork bere gain hartu ez dituen egiturazko gabezia batzuengatik; ez alferrik, gogora ekar dezakegu esaldi famatu hau: “Europa Pirinioetan amaitzen da”.

Ondo dakigu lankidetza ezinezkoa dela bizilagunen arteko harremana ona ez bada; hori dela eta, historiagatik eta kulturagatik zalantza gabe batzen gaituzten loturak estutzen lagundu nahi dugu, erdian beti muga izan badugu ere.

Zikloturista honek bi ibilbide ditu. Lehenengoa 138 km-koa da, 3.200 m-ko desnibel positiboa du, eta mendate hauetan zehar igarotzen da: Urkiaga, Lindus, Arnostegi (Ondarolle bidez), Azpegi (ipar isurialdea), Mezkiriz eta Erro. Bigarren ibilbidea laburragoa da bestea baino, 62 km baitira, eta Urkiaga, Soragain (Aztakarriko mendi-lepoan), Mezkiriz eta Erro zeharkatuko ditu.

Bi ibilbideetan, arma-fabrika zaharrak igaroko dira, eta bietan topo egingo da Eugiko arma-fabrikaren hondakinekin, Kintoko oihaneko pagoen artean ezkutatuta. Bigarrena Orbaizetakoa da, 1788koa, eta Frantziatik 5 km-ra besterik ez dago. Hori ibilbide luzean soilik ikusten da, eta aipatzekoa da biek egundoko garrantzi nazionala izan zutela garai hartan.

Begiratu bizkorra ibilbidearen zati bati...

Erregelamendua

Art. 1.-De Armas Tomar zikloturista txirrindularitzako kirol-ibilaldi bat da, eta zikloturismo edo guztientzako txirrindularitzari buruzko RFECren (txirrindularitzako Espainiako errege-federazioa) erregelamenduko 9. artikuluan araututa dago; hartan, txirrindularitzako espezialitate baten barruan sartuta dago, zeinaren arabera txirrindularitza ariketa fisiko bat baita eta aisia, turismoa eta kultura baititu helburu, lehia bazter utzita.

Proba honako araudi hauen pean egongo da: Zirkulazio-araudi orokorra onartzeko den azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuko II. eranskineko 15. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden xedapenak, eta Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua onartzeko den martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

Art. 2.- De Armas Tomar proba zikloturistako bi ibilbideetan, irteera 2018ko maiatzaren 19ko 8:30ean izango da, Zubiriko kiroldegitik abiatuta. Nolanahi ere, ezinbestekoa izango da sinaduren kontrolera joatea 07:30etik 08:15era, Zubiriko kiroldegiaren ondoan.

Proban parte har dezakete 16 urtetik gorako txirrindulariek, federatuta egon edo ez, baldin eta Erregelamenduan finkatutako epean izena ematen badute eta parte hartzeko eskubideak ordaintzen badituzte..

Irteeraren eremuan, parte-hartzaileek zenbait zerbitzu izango dituzte eskura: komuna, ura, etab.

Art.3.- Hauek dira izena emateko eskubideen prezioak:

Kostua hau izango da maiatzaren 5era bitarte:

Federatuak: 20 €

Federatuta ez daudenak: 25 €

Kostua hau izango da maiatzaren 5etik 18ra bitarte::

Federatuak: 30€

Federatuta ez daudenak: 35€

zena ematean ez da oparirik emango; hala ere, antolatzaileek egin beharreko kudeaketak egingo dituzte opariren bat lortzeko, baina konpromisorik hartu gabe.

Art. 4.- Proban parte hartzeko, RFECren txirrindularitzako lizentzia homologatua eduki beharra dago, edo egun horretarako lizentzia eskuratu antolatzaileek ematen duten aseguruarekin.

Agintariek aseguru horiek soilik onartzen dituzte.

Proban parte hartzen denean, erantzukizuna eta arriskua nork bere gain hartzen ditu.

Izena ematen denean, parte-hartzaileek adierazten dute proba egiteko gai direla fisikoki. Antolatzaileek parte-hartzaile guztiei gomendatzen diete azterketa mediko bat egiteko proba baino lehen.

5. art.- IZEN-EMATEA BALIOZKOTZAT JOKO DA izena emateko eskubideak ordaindu direnean SOILIK; alegia, EZIN DA aurreinskripzioa egin eta dortsala jasotzean ordaindu.

Ordainketa Interneten bidez egin behar da, kreditu-txartel batekin, antolatzaileek www.dearmastormar.es web-orri ofizialean proposatutako ordainketa-pasabide seguruaren barnean, eta adierazitako epeetan egin behar da.

Ordainketa-plataformako gastuak txirrindulari bakoitzak hartuko ditu bere gain.

6. art.- Izen-emateak BEHIN BETIKOTZAT hartuko dira ordainduta daudenetik aurrera; hortaz, azkenean parte hartu ezin bada, ez da dirua itzuliko.

Izen-ematea pertsonala eta besterenezina da; hartara, ezin du erabili izena eman duena ez den beste inork, eta parte-hartzaile batek ezingo du beste bat ordeztu.

7. art.- Denbora era elektronikoan kontrolatuko da, txip bat erabiliz. Txipa EZINBESTEZ erabili behar da.

Txipa ez dabil bizikletarekin zuzeneko kontaktua badu, txip bat baino gehiago badago ere ez, eta lurzorutik urrun ipintzen bada ere ez.

Frogatu da denbora kontrolatzeko sistema hori erabat fidagarria dela; horrenbestez, antolatzaileek finkatutako puntu guztietan zehar aurreikusitako denboran igarotzen ez diren parte-hartzaileak EZ-SAILKATUTZAT joko dira zuzenean. Puntu horiek, gutxienez, irteera eta helmuga izango dira.

Edonola ere, antolatzaileek kontrol-pasabide sekretu bat edo gehiago jarri ahal izango dituzte ibilbidean zehar, egokiak iruditzen zaizkion tokietan.

8. art.- Kanporatzeko sistema:

Probaren amaierako ibilgailuak gainditzen duen parte-hartzaile oro probatik kanporatutzat hartuko da; hala, dortsala, txipa eta bizikletaren plaka eman beharko ditu, eta erratz-autobusa erabili.

Gehienezko denbora ibilbidemetroan jasota dago, probako denbora okerren moduan.

9. art.- Parte-hartzaile guztiek dortsala eraman behar dute ongi ikusteko moduan. Norbaitek hala ez badarama soinean, antolatzaileek ibilbidetik kanporatuko dute.

TXIPA eta DORTSALA bizikletako eskulekuko plakarekin batera ipini behar dira.

Dortsala eta txipa pertsonalak eta besterenezinak dira.

Izena ematen dutenek esleitu zaien dortsalarekin parte hartu behar dute, eta ez diete beste pertsona batzuei erabiltzen utziko. Ez da erreklamaziorik onartuko txipa galdu delako edo toki desegoki batean ipini delako.

10. art.- Solido eta likidoen anoa-postuak hemen egongo dira:

- Ibilbide laburra: Sorogaingo lepoa

- Ibilbide luzea: Linduseko lepoa eta Arnostegiko lepoa

11. art.- Proban zehar, eta denbora guztian, antolatzaileek dena prestatuko dute hainbat mediku, anbulantzia, ZIU mugikor, sorospen-postu finko eta erratz-autobus izateko, eta helmugan, postu mediko bat.

Era berean, HELMUGAN anoa-postu bat egongo da parte-hartzaileentzat (janaria, ura eta edari isotonikoak), eta aldagelak zein dutxak Zubiriko kiroldegian.

12. art.- Antolatzaileek laguntza mekanikoa jarriko dute parte-hartzaileen eskura proban zehar.

Bizikleta matxuratuz gero, parte-hartzaileek ordainduko dituzte ordezko piezak, eta ibilbidean zehar egin daitezkeen konponketak soilik hartuko dira kontuan, zulatuak izan ezik.

13. art.- TXIRRINDULARITZAKO KASKO HOMOLOGATUA ERABILI BEHAR DA PROBA OSOAN ZEHAR, NAHITAEZ.

14. art.- Foruzaingoak eta antolatzaileek jardungo dute ibilaldia segurua izan dadin.

15. art.- Parte-hartzaile guztiek zorrotz bete beharko dituzte Bide-segurtasunari buruzko Legeko eta horren Erregelamenduko xedapen guztiak, proba trafikoari zabalik egongo diren errepideetan egingo da eta.

Norbaitek legeak betetzen ez baditu, ibilalditik eta ondorengo edizioetatik kanporatua izango da.

Gure web-orrian izena ematean, parte-hartzaileek Erregelamenduko puntu guztiak onartzen dituzte.

Hartara, izena ematen denean, parte-hartzaile bakoitzak adierazten du trafikoari zabalik dagoen proba batek berekin dakartzan arriskuak onartzen dituela, eta ez diela probaren antolatzaileei erantzukizunik egotziko parte hartzearen ondorioz zerbait gertatzen bada edo istripurik jazotzen bada.

16. art.- Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango parte-hartzaile bat istripu baten kausa edo biktima bada, parte-hartzaile horrek lizentziaren aseguruak izan behar ditu eta. Orobat, ez dira solidarioak izango parte-hartzaileek gastuak egiten badituzte edo zorrak hartzen badituzte ibilaldian, zerbait galtzen bazaie edota bizikletak zein bestelako ekipamendua matxuratzen badira.

Parte hartze hutsarekin, parte-hartzaileek antolatzaileak erantzukizunetatik salbuetsiko dituzte gauza pertsonalak edozein arrazoi dela-eta galtzen edo hondatzen badira.

17. art.- Dortsala jasotzeko, izen-ematearen ziurtagiria, NANa eta RFECren lizentzia aurkeztu behar dira, antolatzaileak proposatutako asegurua eskuratu ez bada.

18. art.- Antolatzaileek aldaketak egin ahal izango dituzte egokitzat jotzen badute, eta harrera-eskubidea ere gauzatu ahal izango dute.

19. art.- Irudi-eskubideak. Erregelamendu hau onartzeak ezinbestez esan nahi du parte-hartzaileak De Armas Tomar probaren antolatzaileei baimena ematen diela bere jardun osoa edo horren zati bat grabatzeko, bere irudia probaren sustapen- eta hedatze-lanetan erabiltzeko (irratia, prentsa, bideoak, argazkiak, DVDak, Internet, kartelak, hedabideak, etab.), eta egoki ikusten den ustiapen komertzial zein publizitarioarekin lotutako eskubide guztiak lagatzen dizkio, horren truke inolako konpentsazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik gabe.

20. art.- Proba honetan izena ematen denean, Erregelamendu hau zuzenean onartzen da, eta antolatzaileen aurkako eskubide orori uko egiten zaio. Orobat, proban parte hartzearen ondoriozko legezko ekintza orori ere uko egiten zaio.

21. art.- Honela jokatzen duten parte-hartzaileei zehapena ezarriko zaie, zorrotz:

Zirkulazio-kodea ez betetzea.

Ordena-indarrek eta antolatzaileek adierazitako aginduak ez betetzea.

Irteerako kontrolera eta ibilbidean zehar egongo diren beste batzuetara ez joatea.

Ibilbidea zikintzea edo hondatzea: hondakinak lurrera botatzea, etab.

Laguntzeko ibilgailu propioa izatea, eta beraz, gainerako parte-hartzaileen jarduna oztopatzea.

Proba behar bezala gauzatzea eragozten duten jokabideak, eta Erregelamendu honen aurkakoak direnak.

Ordena-indarretako kideek eta antolatzaileek kontuan izango dute nork jokatzen duen adierazitako modu horietan.

Gainerako parte-hartzaileen eta agintarien aurrean, antolatzaileek hitz ematen dute zehapen eraginkorra ezarriko dietela horrela jokatzen dutenei. Hona hemen zigorrak:

Probatik kanporatzea eta diploma jasotzeko eskubidea galtzea.

Zehapena ezarri zaien parte-hartzaileen zerrendan agertzea, gerora argitaratzeko.

Probaren beste edizio batzuetan parte hartzeko aukera debekatzea.

Agintariek ezarriko dituzten zehapenak, jarrera dela-eta beharrezkoak badira.

22. art.- Antolatzaileek ez dute beren gain erantzukizunik hartuko ekitaldia ezinbesteak bultzatuta bertan behera geratzen bada edo atzeratzen bada.

23. art.- Parte-hartzaileei zinez gomendatzen zaie azterketa mediko bat egitea proba baino lehen.

Izaera pertsonaleko datuak:

Aditzera ematen dizugu izena emateko inprimakia betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak ZALDIKO ELKARTEA (aurrerantzean, antolatzaileak) arduradun den fitxategi batean jasoko direla.

Fitxategi hori helburu hauekin erabiliko da: kirol-proba antolatzea, parte-hartzaileek izena ematea, dortsalen banaketa kudeatzea, txirrindularientzako aseguruak kudeatzea, markak hedabideetan argitaratzea, parte-hartzaileen argazkiak eta irudiak hedabideetan argitaratzea, fakturazioa, eta oro har, kirol-ekitaldi bat kudeatzeak eta antolatzeak dakartzaten helburuak.

Zurekin harremanetan jartzeko datuak mugarik gabe gordeko dira, eta baliteke probaren babesleei lagatzea antolatzaileek edo hirugarrenek antolatutako kirol-ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzeko, edota kirol-probaren antolatzaileek edo babesleek eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen gaineko informazioa bidaltzeko.

Bidalketa horiek posta arruntaren zein bitarte elektronikoen bidez egin ahal izango dira; dena den, horrek ez du baldintzatuko zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, egokitzat jotzen baldin baduzu.

Informazio hori jaso nahi ez baduzu, adieraz ezazu dagokion laukian.

Datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egin nahi badiozu, bidali eskaera helbide honetara, NANaren fotokopiarekin batera:

ZALDIKO elkartea

Amorruaren zubia kalea, 1, 31630 Zubiri

Nafarroa (Espainia)

Antolatzaileek hedabideetan argitaratu ahal izango dituzte kirolarien izen-abizenak, jatorria, kategoria, dortsala, NANa, proban egindako argazkiak eta irudiak, eta emaitzak.

Izena ematen denetik aurrera, probetako parte-hartzaileen zerrenda eta datuak edonork ikusi ahal izango ditu.

Horrenbestez, proban izena emateak berekin dakar datu horiek antolatzaileek hautatzen dituzten hedabideetan (Internet barne) argitaratzeko baimena berariaz eta baldintzarik gabe ematea, baina horrek ez du aurka egiteko eskubidea oztopatuko.

Probetako sailkapenak mugarik gabe gordeko dira markak egiaztatu ahal izateko, eta antolatzaileen web-orrian ikusi ahal izango dira, ezabatzeko eskubideari eragin gabe.

Ordainketa kreditu-txartel bidez eginez gero, zure datu pertsonalak probaren antolatzaileek hautatzen duten banku-entitateari lagako zaizkio, kirol-probako izen-ematea kudeatze aldera.

Antolatzaileek kirol-istripuen aseguru bat sinatu dute federatuta ez dauden parte-hartzaileentzat. Hortaz, ekitaldi honetan parte hartzeak berekin dakar zu identifikatzeko datuak antolatzaileek hautatzen duten aseguru-entitateari lagatzeko baimena ematea berariaz, proban zehar istripurik gertatuz gero laguntza egokia bermatzeko.

Izena ematen duten federatuek onartzen dute zikloturistako lizentziarekin federatuta daudela RFECn, eta lizentzia horren ondorioz dute dagokien asegurua.

Erabiltzaileak hirugarrenen izen-emateak gauzatzen baditu, izan plataforman izan horren bitartez kudeatutako kirol-probetan, hark ziurtatzen du interesdunen berariazko baimena jaso duela aldez aurretik, legezko baldintza hauetan jasotako baldintzetan.

Antolatzaileek ez dute inola ere erantzukizunik izango datuen legezkotasun, egiazkotasun eta zuzentasunaren gainean. Haren erantzukizuna baino ez da izango antolatzaileei adieraztea datuak aldatzen badira.

Izena emateko, eremu guztiak bete behar dira.

Datu horiek ematen ez badituzu, gerta daiteke probako izen-ematea ukatzea.

Kirol-talde batek kideen izen-ematea gauzatzen badu proban parte hartzeko, talde horrek ziurtatu egin behar du kideen baimen informatua duela haien datuak tratatu eta lagatzeko, pribatutasun-politika honetan finkatutako baldintzetan.

Ekitaldiaren antolakuntza

 
 

Helbide teknikoa

 
 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies