Izena Emateko Epea Itxita

babesle

Ibilbideari buruzko informazioa

De Armas Tomar errepidean gauzatzen den proba zikloturista bat da. Bi distantzia ditu aukeratzeko, Zubiritik irten eta bertara heltzen da, eta ibilbideak Iparraldeko bizilagunengandik bereizten gaituen Pirinioetako ardatza du oinarri.


Proba zorrotza dugu hau, inor hotz uzten ez duena. Oso erakargarria da, ibilbidea ikusgarria delako eta benetan orijinala delako.


Ibilbidean zehar, sekulako paisaia-mosaikoa topatzen da: basoak, herriak, mendiak... Haien berezitasuna, ordea, kontraste ongi definitua da: ipar isurialdean bertikaltasuna dugu, egundoko mendate, sakan eta amildegiak eragiten dituena; eta hego isurialdea, berriz, leunagoa eta ondulatuagoa da bestea baino, baina ederra hori ere. Hortaz, EZ HUTS EGIN!

 
 

Oinarrizko informazioa

Noiz

2018ko maiatzaren 19a

Non

Zubiri 8:30etan

Ibilbidea

luzea, 138 km; laburra, 62 km

Helmuga

Zubiri

Izen-emateak

Izen-emateak: 20 € (federatuak) / 25 € (federatuta ez daudenak)

De Armas Tomar ez da beste lasterketa soil bat, baizik eta asmo handiko proiektu bat, mugaz gaindikoa ere badena; hartan, kirolak, kulturak eta turismoak egiten dute bat, lurraldeko lankidetza indartzeko, argi eta garbi.

Asmoa Pirinioetako eremu eder-eder bat bultzatu eta biziberritzea da, urte luzeetan bazter gelditu dena inork bere gain hartu ez dituen egiturazko gabezia batzuengatik; ez alferrik, gogora ekar dezakegu esaldi famatu hau: “Europa Pirinioetan amaitzen da”.

Ondo dakigu lankidetza ezinezkoa dela bizilagunen arteko harremana ona ez bada; hori dela eta, historiagatik eta kulturagatik zalantza gabe batzen gaituzten loturak estutzen lagundu nahi dugu, erdian beti muga izan badugu ere.

Zikloturista honek bi ibilbide ditu. Lehenengoa 138 km-koa da, 3.200 m-ko desnibel positiboa du, eta mendate hauetan zehar igarotzen da: Urkiaga, Lindus, Arnostegi (Ondarolle bidez), Azpegi (ipar isurialdea), Mezkiriz eta Erro. Bigarren ibilbidea laburragoa da bestea baino, 62 km baitira, eta Urkiaga, Soragain (Aztakarriko mendi-lepoan), Mezkiriz eta Erro zeharkatuko ditu. Bi ibilbideetan, arma-fabrika zaharrak igaroko dira, eta bietan topo egingo da Eugiko arma-fabrikaren hondakinekin, Kintoko oihaneko pagoen artean ezkutatuta. Bigarrena Orbaizetakoa da, 1788koa, eta Frantziatik 5 km-ra besterik ez dago. Hori ibilbide luzean soilik ikusten da, eta aipatzekoa da biek egundoko garrantzi nazionala izan zutela garai hartan.

Begiratu bizkorra ibilbidearen zati bati...

Izena emateko epea itxita

Harremanetan jarri antolatzaileekin

Ekitaldiaren antolakuntza

 
 

Helbide teknikoa

 
 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies